Epaimahaiak egindako aukeraketaren ondoren eta RAW artxiboak eskatu eta gero, lehiaketa aurrera dijoa. Aurten CVCEPHOTO eta Photogune-ren arteko elkarlana sortu da (http://photogune.net) saritutako argazkien goi mailako kalitatezko inprimitzea egiteko. Jose eta Luisaren profesionaltasunari esker, saritutako argazkiak errespetu eta merezitako bikaintasunarekin hartuko dira, ziur gaude. 

Aurreko apirilak 26 an Arantxa Tapia Industria Sailburuarekin izan ginen, CVCEPHOTO eta EUSKOTREN-en arteko akordioa gauzatzeko. Akordio horrek saritutako argazkiak kalean erakusteko aukera emango digu.

CVCEPHOTO erakusketaren (2015 eta 2016 edizioak) onarpen bikaina Eibarren.
Eibarko Klub deportiboak, bere argazkilaritza sailaren bitartez, urtero antolatzen duen "Argazkilaritza maiatzean" barne, gure erakusketa edukitzea erabaki zuten Portalean. Eibarko gure lagunei esker, erakusketa era ezinhobean azaldu da.
CD Eibar eta CVCE aren artean bitartekari izan ziren arduradunei, mila esker.

2 orria 2 orritik

 Antolatzailea:   Laguntzaileak:      
 

 

 

 

 

 


 

WWW.CVCEPHOTO.COM