Argazki hau nire Xavier Caihol eta Lucie Viguet-Carrin lagunen hiru hilabeteko "Crossing the Alps" kirol-proiektuan ateratakoa izan zen. Proiektuaren helburua Alpeak Dolomitetatik Nizaraino bizikletarekin, eskiatzen, eskalatzen eta parapentearekin zeharkatzea zen. Astebetez nire lagunekin egon nintzen argazki batzuk ateratzen.Kamera: Nikon D7200 - Objektiboa: Nikon 18-200 f/3,5-5,6 - Apertura: f/3,5 - Abiadura: 1/2000s - ISO: 100
Duela urte asko, sarritan leku harrigarri honetara joaten nintzen eskalatzera emaztearekin. Betidanik gustatu izan zait kobazulo zilindriko honen itxura eta barnean, haranera irekitzen den erdiko arkuaren forma. Handik debonra batera, Columbia Britainiarrera (Kanada) joan ginen bizitzera baina beti izan dut haitzulo honen irudia buruan. Nire inkontzienteak "piraten altxorra" ezkutazeko moduko leku liluragarri honen edertasuna erakutsi zezakeen argazkiren bat irudikatzen jarraitu zuen. Gau batean, lo nengoela, argi ikusi nuen argazkia non atera behar nuen arkuaren forma zilindrikoa erakusteko. Esnatu bezain azkar, oso motibatuta, nere emazteari nere buruan argi neukan irudiaren berri hasi nintzaion mintzatzen behin eta berriro. Nere buruari zin egin nion, Italiara itzuli bezain azkar, kobazulora bueltatu behar ginela argazkia ateratzeko. Italiara bueltatu ginenean, ahalik eta azkarren Elena Poli lagunarekin bueltatu nintzen haitzulora eta azkenean buruan horren argi neukan argazki bera atera nuen. Metro batzuk eskalatu nituen kobazuloaren erdian, arkuaren parean dagoen bide batean, "parabolt" batean zintzilikatu eta argazki hau atera nuen. Kamera: Canon 5D Mark IV - Objektiboa: Tamron 15-30mm F2,8 D2 - AperturA: f/7.1 - Abiadura: 1/160s - ISO: 200 - Distantzia fokala: 15mm
Altueran elurra iragarri zutela ikusita, Urkiolako Parke Naturalera joan nintzen bertako pagadian argazkiak ateratzeko asmoz. Normalean bakarrik joaten naiz, nire argazkietan ateratzea gustatzen zaidana hobeto islatzen dudalako. Momentu batzuetan elurra ari zuen eta horregatik basoan tripoderik gabe murgiltzea erabaki nuen. Handik gutxira, inguruan jende gehiago zebilela ohartu nintzen. Oraindik udazken koloreko hostoak zituzten zuhaitz haiek ikusi eta bikotea pasa zen unea erabili nuen bertako zulotik argazkia ateratzeko. Egia esan, goiz emankorra pasa nuen neguro giro horretan murgilduta. Kamera: Canon EOS 5D Mark III - Objektiboa: Canon EF 17-40mm f4.0 L USM - Apertura: f/9 - Abiadura: 1/320s - ISO: 500 - Distantzia fokala: 40mm
Kevinek olatu handiko egun honetan auto-aseguratuz eskalatzen du. Kantauri itsasoaren bortizkeriaren ondorioz horma dardaraz sentitzen du, irribarretsu.Kamera: Nikon D7500 - Objektiboa: AF-S Nikkor 18-140 f/3.5-5.6 VR - Apertura: f/3.8 - Abiadura: 1/4000s - ISO: 200 - Distantzia fokala: 23mm
etons-etan behar-beharrezkoa zen ekaitz baten ostean, Veronica Paulsen Jackson-en gailur ikoniko baten aldapa hau hausten zebilela argazkiak ateratzeari ekin genion. Bidean gorako ibilaldian, aldaparen ikuspegi paregabea ematen zuen zuhaitz talde txiki hau aurkitu nuen, eta ordutik banekien egin behar nuen bakarra zela nire aukera ez galtzea Veronicak bere jaitsiera iragartzerakoan.Cámara: Nikon Z 6 - Objetivo: Nikkor z 70-200mm f/2,8 VR-S - Apertura: f/3,2 - Velocidad: 1/4000s - ISO: 100 - Distancia focal: 200mm
endi jaitsiera arriskutsua MTBn.Kamera: Canon 5D Mark II - Objektiboa: Canon EF 24-70mm f/2.8L II USM - Apertura: f/2.8 - Abiadura: 1/1200s - ISO: 100 - Distantzia fokala: 24mm
Argazki hau 2021eko udazkenean atera nuen, Mer de Glace-n (Chamonix), 2 egunetako esplorazioan, munduko izotz-eskalatzaile onenetakoa den Jeff Mercier kirolari eta lagun minarekin. Argazki honen bitartez, izotza, elementu hauskor honen edertasuna transmititu nahi izan dut, bai eta eskalatzailearen ekintzaren arriskua jasotzea ere. Irudi hau aukeratu nuen eskalatzailearen jantziaren kolorearen eta izotzaren urdin sakonaren arteko kontraste politagatik, baita ekintzaren indarraren eta goitik datorren argiaren leuntasunaren arteko kontrasteagatik ere. Irudi honek izotz eskalada filmatzen dudanean maite dudan guztia laburbiltzen du. Canon markaren zale handia naiz, eta Canon 5d mark III erabiltzen dut, hautsi ezina eta oso erresistentea muturreko elementuetan. Gehienetan 2 lente daramazkit, EF 24-105 f/4 eta EF 16-35 f/8, baina ez dut ekipamendu asko eramaten, dagoeneko nahikoa baitut mendi eta eskaladako material guztiarekin! Objektibo asko ez dituzunean eta baldintzek ekipamendu gutxi eramatera behartzen zaituztenean, enkoadraketari buruz gehiago pentsatzera behartzen zaituela iruditzen zait. Sormena sustatzen du.Kamera: Canon 5D mark III - Objektiboa: EF 16-35 f/2.8 II USM - Apertura: f/5.6 - Abiadura: 1/80s - ISO: 800 - Distantzia fokala: 16mm
Argazkia ilberri fase batetik gertu atera nuen. Lagun batzuekin nengoen han, eta lakuan pasa nuen gaua esnebideari argazkiak ateratzen.Kamera: Nikon D810 - Objektiboa: Sigma 14mm 1.8 - Apertura: f/2 - Abiadura: 20s - ISO: 4000 - Distantzia fokala: 14mm
Pandemian, rokodromoak itxita zeudenean, tenperatura hotzetan zeuden aire zabaleko boulder blokeak eskalatzeko prest geunden, eta eguna pasatzeko modu bikaina ematen du oraindik. Argazki hau Lukasz Kudlarekin egin genual, Grota Komonieckiegon, Poloniako Beskidy mendietan dagoen haitzulo batean. Lekua bere ur-jauzi txikiagatik da ezaguna batez ere, neguan izoztu egiten baita neguko paradisu giroa sortuz. Honek daukan abantaila perfektua,barnealdean boulder blokeak daudela da, beraz, eskalada saio baterako eta argazki saio baterako begi-bistakoa aukera da. 14 mm-ko angelu zabaleko objektibo handi bat erabili nuen, paisaia guztia koadroan edukitzeko. Leizearen barrualdearen eta kanpoaldearen arteko kontraste handia murrizteko, 3 flash erabili nituen. Bata, Lukasz argitzeko; bigarrena, bere atzealdean, eskalatzen ari zen lekua zuzenean argitzeko, eta hirugarrena, izotzezko gortinaren atzean, argiak izotza zeharkatu zezan. Zaila izan zen eszena hau argiztatzea, batez ere argien euskarriak irudian ez agertzea. Gainera, kontraste handiaren ondorioz, irudi guztia azpiesposizioan jarri behar izan nuen, flashek gainazala (izotza, bereziki) jotzen zuten gainesposizioan zeuden puntuak saihesteko. Edizioa batez ere esposizioa zuzentzeko erabili nuen, eta enkoadrearen mozketa txiki bat egiteko.Kamera: Canon EOS R5 - Objektiboa: Canon EF 14mm f2,8L II - Apertura: f/5.6 - Abiadura: 1/320s - ISO: 200
Jacek Ciaś Bor eskalada zonako boulder bat eskalatzen. Bor Txekiako boulder zonalde handienetako bat da, askotan "Fontainebleau txikia" ere deitua dena. Ehunka bloke biltzen ditu 15-20 minutu inguruko hurbilketa egin ondoren, kalitate bikaineko hareharrizko harroka eta gehienetan erorketa garbi eta seguruekin, dena baso eder baten baitan.Kamera: Canon 5D mk 3 - Objektiboa: Canon 70 - 200 2,8L - Apertura: f/2,8 - Abiadura: 1/1250s - ISO: 2000 - Distantzia fokala: 185mm
Egun euritsu baten ostean “Vall de Núrian” korrika ari nintzela, jaitsieran “Salt del Grill” ur-jauzi ezaguna ikustera gerturatu nintzen. Bertako euria eta koloreak gustatu zitzaizkidan, eta, furgonetan zerbait jan ondoren kamerarekin berriro igo nintzen argazki batzuk ateratzera. Horien artean, irudi hau etera nuen, atzealdean ur-juazia nuelarik korrika ari nintzen bitartean.Kamera: Canon 70D - Objektiboa: Tokina 11-16 2,8 - Apertura: f/2.8 - Abiadura: 1/250s - ISO: 1600 - Distantzia fokala: 11mm - Tripodea: Benro Travel Angel - Flasha: Godox
Urtero, snowboard eta eski talde dedikatu batek, Tyrolen geratzen den azkenetako glaziar batera bidaiatzen dute. Batez ere Pitztal Glaziarrera joaten gara. Bi arrazoi dazkagu: lehenbizikoa, leku hontara joanez, ederra eta oso zaharra den glaziar hau, klima-aldaketagatik, zein azkar desagertzenari den ikusten dugu. Argazki hau atera ondoren, 4-6 aste pasa eta gero, mila urteko leku paregabe hau, betirako desagertu da. Azkar desagertzen ari den munduhau dokumentatu nahi dugu datozen belaunaldientzat. Nire seme-alabak ezingo dute inoiz leku hau ikusi. Bigarren arrazoia, glaziar zoragarri hau erabiltzen dugu eski/snowboard argazki paregabeak ateratzeko. Argazkian, Jochen Mesle rider-a izotz koba hauskor baten gainetik eskiatzen ageri da. Kamera: Canon EOS 5D Mark IV - Apertura: f/5.6 - Abiadura: 1/1000s - ISO: 400 - Distantzia fokala: 16mm
Muturreko kayak dokumental-proiektu batean Islandia osoan zehar ibili ginen Aldeyjarfossera iritsi arte. Inoiz ikusi dudan ur-jauzi eszenikoenetako bat zen, uraren energiagatik eta bere alboetan basalto-harkaitz formazio arraroengatik. Arratsaldea zen eta eguzkiak ez zuenez indarrez jotzen, argi xuabe epiko hau izan genuen.Kamera: Sony A7 III - Objektiboa: 24-70mm - Apertura: f/5 - Abiadura: 1/2500s - ISO: 640 - Distantzia fokala: 70mm
Izotz kristalen giroan murgilduta, eskalatzailea zeruan barrena zihoala zirudien.Kamera: Nikon D850 - Objektiboa: Nikkor 17-35 f/2.8 - Apertura: f/8 - Abiadura: 1/1600s - ISO: 200 - Distantzia fokala: 19mm
Dena lortzen den une horietako bat, kokapena, argia eta jaitsiera! Ilunabarra baino lehen mendiaren gailurrera iritsi ginen. Argia ikaragarria zen, eguzkia mendi tontorretatik sartzen baitzen, itzal luzeak eraginez eta haraneko lainoa altxatuz. Natura abentura atsegina eta zirraragarria izan zen.Kamera: Canon EOS 5D Mark 4 - Objektiboa: Canon EF 16-35mm f4 L-IS-USM - Apertura: f/18 - Abiadura: 1/800s - ISO: 400