Donostia, 2021eko maiatzaren 15a. Zazpigarren urtez jarraian, Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPHOTO nazioarteko mendi jarduera argazki lehiaketa antolatu du. COVID-19 pandemiaren edizioa izan da aurtengoa, eta gizartean kalte askoz larriagoak eragiteaz gain, diziplina honetako argazkilarien mugikortasuna mugatu du. Hala eta guztiz ere, parte-hartzeak behera egin badu kopuruari dagokionez, lehiaketako irudien kalitatea berriz ere bikaina izan da. Parte hartu duten argazkilari guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraien laguntza eta irudi eder horiek jazartzeko pertseberantzia eta sormena gabe, honelako ekitaldi bat ez litzateke posible izango.
Era berean, lerro hauen bitartez omenaldia egin nahi diegu CVCEPHOTOko hiru parte-hartzaileri, 2020 zoritxarreko horretan desagertu ziren hainbat edizioen osteko lagunei. Beren giza mailaz gain, zalantzarik gabe, beren ondare artistikoa utzi digute, lehen lerrotik natura basati eta boteretsuari, batzuetan izugarri boteretsuari, begirada pertsonal eta berezia. Gure oroitzapena, beti, Paulo Garikano, Ralf Gantzhorn eta Tontxu Gonzalezentzat, haiek gabe, CVCEPHOTO ez zen inoiz izango den bezalakoa.
Zazpigarren edizioak 58 herrialdetako 372 egileren lanak bildu ditu, eta guztira 952 argazki aurkeztu dituzte.
Irabazlea Marcin Ciepielewski poloniarra izan da, "The X" argazkiarekin, bigarren saria Alex Buisse frantziarrak irabazi du, "Moulin" lanarekin eta hirugarrena Alessandro Cantarelli italiarrak irabazi du "Lavaredo 's Gloria" argazkiarekin.
Ohi bezala, mendiko bi zinemaldi kolaboratzaileen sariak jaso ditu lehiaketak: BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia, saria Jan Zahula argazkilari txekiarrarentzat izan da, "The Edge of Guillotine" argazkiagatik, eta FIFAD saria (Festival International du Film Alpin Des Diablerets) Simon Carter australiarrarentzat, "The Man Who Sold The World" argazkiagatik.
Gainera, ohorezko 15 aipamen eman ditugu: Alex Buisse frantziarrari; Christian Pondella estatubatuarrari; Christoph Jorda eta Klaus Fengler alemaniarrei; Lachlan Gardiner australiarrari; Piotrek Deska poloniarrari; Rainer Eder austriarrari; Ricardo Alves portugaldarrari eta Pablo Pérez, Michael Helsing, Juan Montero, Jose Allende, Javier Urbón, Carlos de Cos eta Diego Caballero espainiarrei.
Sari banaketaren ekitaldia maiatzaren 29an izango da, 18: 00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean, jendearentzat irekitako ekitaldi batean, edukiera murriztuarekin. Bertan, Rainer Eder argazkilari sarituaren dokumentala ikusi ahal izango dugu, baita bere eta Marcin Ciepielewski irabazlearen presentzia edukiko dugu. Beste saritu batzuk ere gerturatuko dira egun horretan. Goizean, “Euskotrenen argazki-topaketa”-ren edizio berri batean izango dira guztiak, beren lana publikoarekin partekatuz. Aldez aurretik Club Vasco de Campingen lekua erreserbatu beharko da. Saritutako argazkiak ikusgai egongo dira Elkartearen egoitzako aretoan maiatzaren 27tik uztailaren 31ra arte, eta, hortaz gain, 20 irudi zoragarrien aire zabaleko erakusketaz gozatuko dugu, 2X2m formatuan, Boulevarden, maiatzaren 27tik ekainaren 20ra.
1go Saria: "The X", Marcin Ciepielewski
2. Saria: "Moulin", Alex Buisse
3. Saria: "Lavaredo's Gloria", Alessandro Cantarelli