Gure bostgarren edizioaren urtea berri onekin bukatzen dugu "Festival International du Film Alpin Des Diablerets (FIFAD)" suitzako mendi filmen festibal ospetsuak eta CVCEPHOTO egindako akordioari esker. FIFAD-ek jada 50 edizio ditu bere atzean, eta International Alliance for Mountain Film elkartearen parte da.
Akordio honi esker, sari berri bat ezarri da CVCEPHOTO-n aurten: "FIFAD Poster Saria".
Zehaztasun guztiak aurtengo lehiaketako araudietan irakur ditzakezue.
Beste aurrerapauso bat da hau gure lehiakideen argazki lanak ezagutzera emateko, eta CVCEPHOTO are lehiaketa internazionalagoa bilakatzen duen atea berria da.
Izen ematea irekita dago jada, martxoak 31a arte!
Hemen duzue joan den urteko FIFAD 2019 trailerra!