Aurreko apirilak 26 an Arantxa Tapia Industria Sailburuarekin izan ginen, CVCEPHOTO eta EUSKOTREN-en arteko akordioa gauzatzeko. Akordio horrek saritutako argazkiak kalean erakusteko aukera emango digu.

CVCEPHOTO erakusketaren (2015 eta 2016 edizioak) onarpen bikaina Eibarren.
Eibarko Klub deportiboak, bere argazkilaritza sailaren bitartez, urtero antolatzen duen "Argazkilaritza maiatzean" barne, gure erakusketa edukitzea erabaki zuten Portalean. Eibarko gure lagunei esker, erakusketa era ezinhobean azaldu da.
CD Eibar eta CVCE aren artean bitartekari izan ziren arduradunei, mila esker.

Orrialdea 2/2

WWW.CVCEPHOTO.COM