CVCEPHOTO 2019 lehiaketa arauen posterraDagoeneko atzigarri daude datorren 2019. urteko CVCEPHOTO lehiaketa internazionalaren arauak.

Dokumentua gure webgunean, ala zuzenean esteka honetan eskuratu dezakezue: 2019-CVCEPHOTO-arauak.pdf

Aurreko edizioetan bezalaxe, lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea 2019ko Urtarrilaren 1etik, martxoaren 31 arte izango da.

Argazki guztiak, nahitaez, gure webguneko formulategitik bidali beharko dira, zeina aipatutako epean soilik atzigarri egongo den.

Parte hartzaile guztiek kategoria bakar batean parte hartuko dute: "MENDI JARDUERA". Mendian egin daitekeen edozein kirol jarduera ez motorizaturekin lotura duten argazkiak. (Adibidez: Alpinismoa, eskalada, eskia, trekking, BTT, espeleologia, parapentea…).

Datorren edizio hau CVCEPHOTO lehiaketaren bosgarrena izango da, eta harro gaude urtero parte hartzen duten argazkilari kopurua bai eta bidalitako lanen kalitate orokorra urtez urte handitu eta hobetzen ari dela ikusteaz. Datorren urte honetan bidaliko dizkiguzuen argazkiak ikusteko irrikaz gaude!!

Data garrantzitsuak

IZEN EMATEA: 2019ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31era.

RAW ETA BEREIZMEN HANDIKO ARTXIBOEN ESKAERA: 2019ko apirilaren 12tik aurrera.

FINALISTEI JAKINARAZTEA: 2019ko maiatzaren 6an.

SARI BANAKETAREN EKITALDIA, ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA ETA AUKERATUTAKO LANAK WEB ORRIAN ARGITARATZEA: 2019ko ekainaren 22an.

Lehiaketara aurkeztutako argazkien artean egindako hautapen batekin proiekzio bat egingo da 2018ko ekainaren 2an, sari banaketaren aurretik.

 


Aurreko ekainak 2 an Antzoki Zaharrean CVCEPHOTO-ko laugarren edizioa ospatu genuen. Hainbat argazkilari ekarri ahal izan genituen eta haien saritutako argazkiak azaldu zituzten aretoan.

CVCEPHOTO 2018 ko Sari Nagusia: Paul Zizka.

CVCEPHOTO 2018 ko Bigarren Saria: Sebastian Wahlhuetter.

CVCEPHOTO 2018 ko Hirugarren Saria: José Allende.

"Bilbao Mendi Film Festival Poster" Saria: Rainer Eder.

Ohorezko aipamenak: Phil Bence, Marko Radovanovic, Javier Urbón (2), Kasia Biernacka, Álvaro eta JM Pérez Alonso, Christoph Jorda, Dyego Rodrigues, Paul Zizka, Rainer Eder, Adam Kokot, David Wrangborg, Ramiro Torrents, John Webster, Tontxu González eta Stepan Zubkov.

 

Epaimahaiak egindako aukeraketaren ondoren eta RAW artxiboak eskatu eta gero, lehiaketa aurrera dijoa. Aurten CVCEPHOTO eta Photogune-ren arteko elkarlana sortu da (http://photogune.net) saritutako argazkien goi mailako kalitatezko inprimitzea egiteko. Jose eta Luisaren profesionaltasunari esker, saritutako argazkiak errespetu eta merezitako bikaintasunarekin hartuko dira, ziur gaude. 

Aurreko apirilak 26 an Arantxa Tapia Industria Sailburuarekin izan ginen, CVCEPHOTO eta EUSKOTREN-en arteko akordioa gauzatzeko. Akordio horrek saritutako argazkiak kalean erakusteko aukera emango digu.

CVCEPHOTO erakusketaren (2015 eta 2016 edizioak) onarpen bikaina Eibarren.
Eibarko Klub deportiboak, bere argazkilaritza sailaren bitartez, urtero antolatzen duen "Argazkilaritza maiatzean" barne, gure erakusketa edukitzea erabaki zuten Portalean. Eibarko gure lagunei esker, erakusketa era ezinhobean azaldu da.
CD Eibar eta CVCE aren artean bitartekari izan ziren arduradunei, mila esker.

WWW.CVCEPHOTO.COM