CVCEPHOTO 2019 lehiaketa arauak

CVCEPHOTO 2019 lehiaketa arauen posterraDagoeneko atzigarri daude datorren 2019. urteko CVCEPHOTO lehiaketa internazionalaren arauak.

Dokumentua gure webgunean, ala zuzenean esteka honetan eskuratu dezakezue: 2019-CVCEPHOTO-arauak.pdf

Aurreko edizioetan bezalaxe, lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea 2019ko Urtarrilaren 1etik, martxoaren 31 arte izango da.

Argazki guztiak, nahitaez, gure webguneko formulategitik bidali beharko dira, zeina aipatutako epean soilik atzigarri egongo den.

Parte hartzaile guztiek kategoria bakar batean parte hartuko dute: "MENDI JARDUERA". Mendian egin daitekeen edozein kirol jarduera ez motorizaturekin lotura duten argazkiak. (Adibidez: Alpinismoa, eskalada, eskia, trekking, BTT, espeleologia, parapentea…).

Datorren edizio hau CVCEPHOTO lehiaketaren bosgarrena izango da, eta harro gaude urtero parte hartzen duten argazkilari kopurua bai eta bidalitako lanen kalitate orokorra urtez urte handitu eta hobetzen ari dela ikusteaz. Datorren urte honetan bidaliko dizkiguzuen argazkiak ikusteko irrikaz gaude!!

Data garrantzitsuak

IZEN EMATEA: 2019ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31era.

RAW ETA BEREIZMEN HANDIKO ARTXIBOEN ESKAERA: 2019ko apirilaren 12tik aurrera.

FINALISTEI JAKINARAZTEA: 2019ko maiatzaren 6an.

SARI BANAKETAREN EKITALDIA, ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA ETA AUKERATUTAKO LANAK WEB ORRIAN ARGITARATZEA: 2019ko ekainaren 22an.

Lehiaketara aurkeztutako argazkien artean egindako hautapen batekin proiekzio bat egingo da 2018ko ekainaren 2an, sari banaketaren aurretik.

 


WWW.CVCEPHOTO.COM